Eskoziako lehen ministro

Lehen Ministro
Eskoziako Gobernua
Orain karguan
TitularraJohn Swinney
Hasiera2024ko maiatzaren 8a
Karguduna
TrataeraJaun Txit Agurgarria
Honen kideEskoziako Parlamentua
Eskoziako Gobernua
Kontseilu Pribatua
Britaniar-Irlandar Kontseilua
EgoitzaBute House
IzendatzaileaEskoziako Parlamentua
KargualdiaEz dauka
Lehen titularraDonald Dewar
Sorrera1999ko maiatzaren 17a
OrdezkoaLehen Ministrordea
WebguneaEskoziako Lehen Ministroa

Eskoziako lehen ministroa (Eskozieraz: heid meinister o Scotland; Eskoziako gaeleraz: prìomh mhinistear na h-Alba) Eskoziako gobernuburua eta Eskoziako Zigilu Handiaren edukitzailea da. Lehen ministroa Eskoziako Kabineteko burua da, eta Eskoziako Gobernuaren politika formulatzeko, garatzeko eta aurkezteko arduradun nagusia da.[1] Lehen ministroaren beste eginkizun batzuk dira Eskozia ofizialki sustatzea eta ordezkatzea, bai Erresuma Batuaren barnean bai atzerrian.[1]

Eskoziako Parlamentuko kideek aukeratzen dute Lehen Ministroa, eta formalki, Erresuma Batuko erreginak izendatzen du. Lehen Ministroak Eskoziako Gobernuko Kabineteko kideak eta ministroak eta Eskoziako zuzenbideko funtzionarioak ere izendatzen ditu. Eskoziako Gobernuko buru den aldetik, lehen ministroa Eskoziako Parlamentuaren aurrean erantzule zuzena da bere ekintzengatik eta, oro har, gobernuaren ekintzengatik.

Gaur egun, Eskoziako Alderdi Nazionaleko Humza Yousaf da Eskoziako lehen ministroa, 2023ko martxoaren 29tik.

  1. a b «First Minister - gov.scot» www.gov.scot (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search